Urte berriari hasiera emateko, eta ohikoa den bezala, estatu mailan autonomi erkidegoetako selekzioen arteko txapelketak antolatzen dira. Guztira 6 dira jokoan jartzen diren txapelketak (infantil, kadete eta jubenil mailetako neska eta mutilenak). Aurten Asturias izan da guztien topaleku, Xixon zelarik txapelketaren buru.
Emaitzei dagokionez, hauek izan dira EAE-ko Selekzioari dagokionak :
- Jubenil mutilak ………… 8.
- Jubenil neskak …………. 4.
- Kadete mutilak ….…….. 3.
- Kadete neskak …..…….. 4.
- Infantil mutilak …..……. 9.
- Infantil neskak …………. 10.
Katalunia eta Valentziar Komunitatea izan direlarik orokorrean aurtengo irabazleak.
Txapelketa horietan, Zarautz Kirol Elkarteko taldeetan jokatzen dueten 13 jokalarik parte hartu dute, hau da, euskal eskubaloia ordezkatu duten 96 jokalarietatik % 13,5a.
Horietaz gain, selekzioen arduradunetako bi (Alazne Agirrezabalagaeta infantil nesketan eta Garikoitz Garagarza kadete nesketan) zarauztarrak izan dira, eta beraiekin joan diren laguntzaileak ere bai. Hirugarren bat, Xabier Letamendia jubenil mutiletan, zumaiarra izanik, Zarautzekin lotura handia du, joan den urtera arte mutilen goi mailako taldearen entrenatzailea izan baita.
Asturias aldean ibili den herriko ordezkaritza osatzeko, ezin dira aipatu gabe utzi bertaratu diren guraso eta zale ugariak. Urte berriari hasiera ona emateko parada izan omen dute hauek ere.


