Abenduaren 6tik 8rako aste buruan Zarautzen lehen aldiz neguko azoka berezia antolatu da. Bertan herriko hainbat talde eta eragilek hartu du parte.
ZKE eskubaloi atalaren postuan taloak eta krepak izan dira protagonista nagusiak. Taloak, krepak, sagardoa, txakolina, … eta txanda ezberdinetan antolatutako guraso taldeak. (Guraso izan gabe parte hartu duenaz ahaztu gabe). Ederki erakutsi dute guztiek talde lana zer den. Eguraldi onak ere lagundu du asteburu honen arrakastan.
Jende ugari hurbildu da hiru egunetan zehar. Aurten beste urtetan baino hamabost egun lehenago jan da talo ugari. Bai horixe!
Ekonomikoki lortutakoa ere aipatzeko modukoa, urte osoko Kadete eta Jubenil 5 taldeen partidetako arbitrajeak ordaintzeko adina diru lortu da.
Balorazio positiboa, beraz, guk egin dezakeguna. Datorren urtean ere errepikatzeko modukoa.




