Posted in Berriak

Abuztuaren 31n Euskal Herriko Eskubaloi Topaketa Zarautzen!!

Imagen

Hitzan argitaratua;

Kilometroetako lantaldeak amaiera indartsua eman nahi dio abuztuari, eta horretarako, egun osoko eskubaloiaren festa antolatu dute.

Abuztuaren 31n, larunbatean, Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorriko diren taldeak lehian ariko dira Aritzbatalde kiroldegian. 09:00etan infantil neskak hasiko dira partidak jokatzen (Orio eta Zarautz), eta infantil mutilak izango dira hurrengoak (Usurbil eta Zarautz). 11:00etan kadete nesken txanda izango da (Malkaitz, Burlata eta Zarautz) eta, goizeko partidak amaitzeko, jubenil mutilek jokatuko dute (Urduliz eta Zarautz).

Bazkalostean, aniztasun funtzionaleko Barakaldoko taldea ariko da eskubaloian, eta horren ostean, 17:00etatik aurrera, Baztango Irisarri taldeak Zarauzko Aialaren aurka neurtuko ditu indarrak. Eguna amaitzeko, ASOBAL ligako bi euskal taldeen arteko lehia ikusteko aukera izango da: Anaitasuna eta Bidasoa.

Sarrerak egunean bertan, kiroldegiko leihatilan jarriko dituzte salgai; helduenak 5 euroan eta 14 urtetik beherakoenak euro batean.

Advertisements

Utzi mezu bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s